XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.- GOTIKOA ETA EUSKAL HERRIA.

Faktore guzti horiek nahiko ongi azaltzen dute Gipuzkoako gotikoko artearen egitura eta ezaugarriak.

Arte horrek ez du erakutsiko kalitate eta monumentalitate handiko arkitektura lanik, ez eta eskulturako lan bikainik, baina badaude gotikoa interesgarri bilaka dezaketen beste arrazoi batzuk (3) .

Errepertorio gotikoen sarrera Euskal Herrian, eta baita Gipuzkoan ere, penintsulako gainerako lekuetan bezala, zisterreko praileei eta Burguniatik emandako hedapenari esker izan zela dirudi.

Frantziatik, Italiatik, Espainiatik eta Europako erdialde osotik, zisterrekoek 2.000 etxe baino gehiago eraiki zituzten.

Zisterreko elizak, horrela, estilo gotikoaren aurrerapen bihurtu ziren, arku zorrotza eta gurutze-ganga erabiltzen bait zituzten (4).

Izan ere, bai hirien ikuspegitik eta bai erlijioaren ikuspegitik, herrien eta hirien handitzeak, erromanikoan ikusi gabeko arazoak planteiatu zituen arkitekturan.

Burguetako eta hirietako bizimodu berriek etxebizitza handiak eta luxuzkoak eskatzen zituzten baseliza txikien, elizen eta monastegien lekuan, udal korporazioen eta ermandate berrien egoitzak izango ziren edifizioak, alegia.

Behar guzti horien ondorioa, estilo gotikoaren apur-apurkako agerpena eta erromanikoaren desagerpena izan zen (5) .

Arte gotikoak, horrela, motibazio bikoitz bati erantzuten diola dirudi.

Alde batetik, Behe Erdi Aroan sortutako behar arkitektoniko berriei, eta bestetik, eta batez ere, ikerlari gehienen arabera (), zisterreko ordenan sorturiko izpiritualitate berriari.

Bernardo de Claraval, azken erromanikoan ikusten den dekorazioaren gehiegikerien kontra azaltzen da: .

Hitz horiek, azken erromanikoaren ulerpen erlijioso zorrotza daramate berarekin, eta estilo berriaren ezaugarriak azaltzen dituzte: zorroztasuna eta soiltasuna, eta barne izpiritualitatea gehiegizko dekorazioaren aurrean.

Arte gotikoaren hedapen azkarraren beste zergati moduan, Espainia guztian eman ziren gerra ezberdinak aipatu behar dira.

Gerra horien garaian, nobleziak eta elizako goi karguek, euren aberastasuna nekazaritzaren eta abelzaintzaren inguruan hedatu nahi izan zuten, Leongo, Gaztelako, Aragoiko eta Nafarroako erregeen aurrean.

Zisterreko soiltasunak arrakasta handia lortu zuen, eta Alcantarako, Aviseko eta Calatravako ordena militarrak izan ziren horren bultzatzaileak.

Bestetik, azpimarratu beharrekoa da, gotikoa erromanikoan ezagututako aldaketa baten ondorioz sortua bada ere, oso zaila dela biek bereizten dituen lerroa markatzea.

Hala ere desberdintasun nabariak daude kontzeptuan, arkitekturaren egituran eta formen izpirituan, eta nahiko erraz ikusten dira zeintzuk dauden erromanikoaren barruan eta zeintzuk gotikoaren barruan.

Era berean, komenigarria litzateke hasiera-hasieratik alde batera uztea egun modan dauden planteamendu maximalistak.

Horien arabera, Espainian, gotikoa, estilo bezala, ia ez da existitzen.

Garaiaren azken aldera, leku askotan, errenazimenduaren lekua hartu zuen gotiko loretsua, ornamentala eta gortekoa baino ez da ikusten.

Nobleziaren eta apaizteria esku zegoen artilanaren-esplotazioaren monopolioa, eta hori izango da, hamarrenekin eta zergekin batera, katedralen eta parrokia elizen ondasunen iturri nagusia.

Horri esker eraiki ziren elizak, kolegio-etxeak eta katedralak.

Gure geografian hortxe daude Orreagako, Fiteroko eta la Olivako monastegiak; Baionako, Iruñeko eta Gasteizko katedralak, baita Getariako eta Debako elizak ere, guztiak, XIII. eta XV. mendeetan eraikiak (6) .

Zisterreko ordena oso garaiz ezartzen da Euskal Herrian, Fiteroko fundazioa, penintsulan eman zirenetako lehenetakoa izanik, eta, Tulebrasekoa, berriz, zisterreko lehen moja monastegia (7) .